Lan

ardatzak

Lan ardatzak

1. ARDATZA Orainaren eta etorkizunaren artean

Ekonomia feminista modelo ekonomiko hegemonikoekiko kritikoa da, bizitza batzuk txirotzen baitituzte beste batzuk aberasteko. Horregatik, eginbeharretako bat, ekonomia konbentzionalaren tranpa teoriko, metodologiko eta enpirikoak ikusaraztea da. Horrela, modelo alternatiboak eraiki ahal izango dira adeitsuagoak direnak pertsonentzako eta, batez ere, emakumeentzako.
EEkonomia feministak hainbat alor eta gai ezberdin lantzen ditu bai ikuspuntu teorikotik eta baita enpirikotik ere: metodologiak munduko ekonomia, lanak, krisiak, txirotasuna, ekonomia eta naturaren arteko harremanak eta abar. Hauek guztiak, emakume eta gizonen bizi-kalitatearekin lotura estua dute.

Ardatz hau hiru lerro nagusitan egituratuko da:
  1. metodo hegemonikoak aztertzeko eta eraisteko erremintak: metodologia kuantitatibo eta kualitatibo konbentzionalaren kritika, analisirako erreminta berrien proposamenak, ekonomia neurtzeko tresnak eta adierazle sozioekonomikoak.
  2. globalizazio neoliberala: nazioarteko harremanek, akordio komertzialek eta inbertsio akordioek, garapen jasangarrirako helburuek, finantzarizazioak, nazioarteko garapenak eta lankidetzak, krisi ekonomikoek eta ekonomia berriek dituzten ondorio kaltegarriak genero harremanetan.
  3. analisi laboralak eta babes soziala: errenta eta aberastasunaren banaketa desberdina, txirotze prozesuak, ongizate estatua eta nahigabe sozialak.
Gai horietarako proposatutako galderak ondorengoak dira:
  • analisi konbentzionalak zalantzan jartzen al dira? Ikuspuntu feminista duten zein metodologia garatu dira genero desberdintasunak ikusarazteko?
  • zeintzuk dira antzemandako arazo nagusiak? Denboran zehar aldaketarik nabaritu al da?
  • zeintzuk dira agertzen diren ortzi-mugak? Zeintzuk dira erronkak?
  • zein eztabaida eta proposamen ari dira garatzen krisi sistemikoaren aurrean?
  • genero berdintasunaren alorrean ba al dago atzera egiteko arriskurik?

ARDATZA Kontuz zaintzekin

Egungo egoerak agerian utzi ditu ekonomia feministatik, aspalditik, salatzen eta ohartarazten genituen gaiak. Bizitza guztiak zaindu behar dira, denak baitira mugatuak, zaurgarriak eta eko-inter-dependenteak. Hala ere, sistema kapitalista neoliberala saiatu egin da, eta ia lortu du, ahalguztidunak eta autosufizienteak garela sinestaraztea.

Horrela, kapitalismo-neoliberalaren, patriarkalaren eta kolonialaren esparruan, zaintzak “akats” edo defizit gisa ikusi ohi dira, ezinbesteko behar, eskubide eta erantzukizun kolektibotzat onartu beharrean.

Zaintzek gauza asko ekar ditzakete aldi berean. Bizitza betea lortzeko ezinbestekoak dira, baina aldi berean, desberdintasun, urraketa eta zapalkuntzaren ardatz ere bihurtzen dira, gizarte-egituran bakoitzak duen posizioaren arabera.

Badirudi pandemiak zaintzak erdigunean kokatu dituela. Baina… zertaz ari gara zaintzei buruz hitz egiten dugunean? Dena sartzen al da “zaintzen zakuan”? Zer muga eta alternatiba ditu  egungo antolaketak? Zer ekarriko luke agerian uzten dituzten kontraesanak desegiteak?

Testuinguru honetan, gaiari buruz pentsatu eta eztabaidatzeko hiru alor proposatzen ditugu:
  • Zaintzaren kontzeptua zalantzan jarri. Bere zentzu eta esanahien eztabaida.
  • Zer (ez) diote diskurtso hegemonikoek zaintzen inguruan?
    Zaintzak inperatibo kategoriko gisa. Zaintzen tranpa.
    Zaintzak zama eta burujabetzarako indar gisa.
    Lotura patriarkal, kolonial eta kapitalistaren presentziak. Ezinbesteko beharrizanak, eskubideak edo pribilegioak?

  • Antolaketa bidegabea: banaketa desberdinak eta ihesbide anizkoitzak.
  • Eskubideak banatzea, aitortzea eta eskuratzea. Zein dira lantzeko eta kudeatzeko moduaren ondorioak?
    Bizitza guztiek ez dute berdin balio. Zein zaintza zeinentzat?
    Zaintzak zapalkuntza intersekzionalaren ardatz: sexua, klasea eta arraza.

  • Ortzi-mugak. Zaintza bidezkoagoak lortzeko alternatibak.
    Zaintzen sistema publikoa?
  • Eskubide kolektiboa?
    Despribatizatu, deskolonizatu, des-monetizatu, des-feminizatu. Zein eredurantz?

    3. ARDATZA Politika publikoak garai zalantzagarrietan

    Politika publikoek makro mailan garrantzi ezberdineko eraldaketak gauzatzeko indarra dute. Aldi berean, gure bizitzetako funtsezko dimentsioetan eragiten dute, besteak beste, denboren, lanen eta baliabide eskuragarrien banaketan (berme-errentak, etxebizitza, zerbitzu sozialak, etab.).

    Ardatz honetan, politika publikoak, orokorrean, emantzipazio feministetan duen rolaren inguruko komunikazioak, tailerrak eta eztabaidak sartuko dira. Baita eraldaketa prozesu horietan palanka diren politika publiko konkretuei buruzkoak ere. Gainera, urte anitzeko estrategia politikoen analisiak eta maila administratibo ezberdinetako aurrekontu publikoen azterketak ere sartuko dira. Gaur egun, Europar Batasunaren politikek eta berpizte ekonomikorako eta trantsizio ekologikorako planek ere ikuspuntu feminista behar dute, eta, seguraski, lan saio hauetan aztertuko dira.

    Mahaigaineratzen diren kinkak hauek dira

    Politika publikoak generoarekiko neutralak ez direla dioen teoria feministatik abiatuz, politika publikoek sistema sozio-ekonomikoaren eraldaketan duten eraginari buruz kezkatzen gaituzten galdera batzuk ondorengoak dira:

  • Zein politika publiko izan daitezke gizarte feministarako aldaketaren eragile?
  • Zein dira ezinbesteko baldintzak politika publiko eraldatzaileak aktibatzeko?
  • Zein estrategia dira eraginkorrenak administrazio publiko batzuetan dauden erresistentzia eta blokeoak gainditzeko?
  • Maila lokala al da, biztanleriarengandik gertuen dagoena eta parte hartze demokratikoagoak eta komunitate bateko emakume aniztasunarekiko irekiagoak izateagatik, politika publikoaren eraldaketa feministekiko hurbilena?
  • Nola lantzen da aurrekontu publikoetan politika publikoen koherentzia maila anizkoitz batean eta hauen eragina biztanlerian?
  • 4. ARDATZA Bizitzak erdigunean: zein bizitza eta zein erdigune?

    Bizitza erdigunean kokatzea lema bihurtu da, gero eta maintstream-agoa. Orain, edukiz betetzea dagokigu eta baita bizitza guztiei, bere aniztasunean, sostengu emango dien ekonomia bat josteko grinak (eta urgentziak) gorpuztea. Ardatz honetan alternatibetan zentratuko gara, sistema higatzen ari diren espazioetan, jokoan jartzen ari diren beste logika horietan.

  • Martxan dira jada ekimen eraldatzaile ugari. Nola indartu ditzakegu eta zenbateraino berrikusi behar ditugu? Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa, praktika agroekologikoak, elkar laguntzeko sareak… gure apustuaren oinarri dira, baina, ondorengo galderak egiten dizkiogu geure buruari: Nor geratuko da kanpo? Zein nahi gabeko dinamika ari dira errepikatzen? Antolakuntzen zein elementu eraldatu behar dira?
  • Badira, gainera, alternatiba feministarik proposatzen ez zaien arloak, edo ez behintzat nahiko indarrarekin: energia, finantzak, digitalizazioa, telekomunikazioak… eta dirua! Zer egingo dugu, esaterako, euroarekin? Ez al dago alternatibarik ala ez ditugu ezagutzen? Zer bururatzen zaigu matrize (erre)produktibo osoa berreraikitzeko?
  • Ekonomia aldatu nahi dugu, baina, jada ekonomia aldatzen ari da, krisian dago! Ez dago gure zain. Norantz jo nahi dugu? Zein da gure trantsizio ortzi-muga? Nola izendatu dezakegu? Burujabetza feminista? Bizitza ona? Ongizate estatua?… Nola joan gaitezke horrantz? Birbanaketa? Desazkundea? Politika publiko eta/edo komunitatea?…
  • Ortzi muga komun batera iristeko subjektu politiko indartsu eta anitza eraiki behar dugu, jasaten dituen desberdintasunei eta sistema oso agresibo bati aurre egiteko gai izango dena. Nola eta nondik ari gara egiten? Martxoak 8ko grebak? Emakume migratu eta arrazializatuen gune misto eta ez mistoak? Sindikatuak? Mugimendu feminista gainezkatua? Unibertsitatea? Deszentratu beharko luken iparralde globala?
  • Erakunde laguntzaileak

    Izena eman!

    Izena emateko epea martxoaren 1ean hasiko da, eta 50 €-ko salneurria izango du (60 € maiatzaren 20aren ondoren izena emanez gero), eta 10 €-ko salneurri murriztua ordaintzeko aukera izango dute (15 €maiatzaren 20tik aurrera) langabezian daudenak, ikasleek eta egoera edo testuinguru prekarioetan dauden pertsonek.

    Harremanetan jarri

    Terminoak eta baldintzak onartzen al dituzu?

    13 + 9 =

    Lege oharra

    *2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarritako araudian DBEOn ezarritakoa betetzeko, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak REAS Euskadi elkartearen fitxategian erregistratuta geratuko direla, ekonomia feministaren kongresuari buruzko informazioa jasotzeko. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez eta jakinaraziko ere, ez bada adierazitako helburuak behar bezala betetzeko, garatzeko edo Legeetan jasotzen diren kasuetan behar bezalako erantzuna eman dela kontrolatzeko.

    Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, edo euren tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunerako edo tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu REAS Euskadi elkartearen aurrean (IFK: G48953210), reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera posta elektroniko bat bidaliz edo Bilboko (Bizkaia) Harrobia plazako 4. zenbakiko 2. zenbakira (48003) postaz bidaliz.

    Pribatutasunari eta datuen babesari buruzko gure politikari buruzko informazio osagarria eta zehatza hemen kontsulta dezakezu: REAS Euskadi Elkartea

    Skip to content