HIZLARIAK

}

Uztailak 1, osteguna 11:30 - 12:10

STREAMING

Antonella Picchio

Dottore Zientzia Politikoetan Paduako Unibertsitatean (Italia); Ekonomia lizentziaduna Utahko Estatu Unibertsitatean (AEB); masterra Yorkeko Unibertsitatean (EB); doktoretza Cambridgeko Unibertsitateko (EB) Ekonomia eta Politika Fakultatean.

Biografía

Pentsamendu Ekonomikoaren Historiako katedraduna Modena eta Reggio Emiliako Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean, bertan Makroekonomia, Genero Ekonomia eta Giza Garapena ere irakatsi zituen. Halaber, Roma3, Ferrara, Trento eta New Yorkeko New School of Social Research unibertsitateetan irakasle izan zen. Halaber, Roma3, Ferrara, Trento eta New Yorkeko New School of Social Research unibertsitateetan irakasle izan zen.

2012an erretiroa hartua, egun Venezian bizi da eta Modenako Ekonomia Departamentuko Politika Publikoen Azterketa Zentroko (CAPP) kide da.

IAFFEko lehendakariordea izan zen, eta Feminist Economics eta UNIFEMeko World Women 2000 agerkarietako argitalpen batzordeetako kide. Gaur egun Giza Garapenaren eta Gaitasunen aldeko Elkarteko (Human Development and Capability Association) kide da eta Journal of Human Development and Capabilities aldizkariko editore.

Hizlaria Nazio Batuen Garapenari buruzko Mundu Batzarrean, 1994; kolaboratzaile Giza Garapenari buruzko Txostenean, 1995. Huairouko GKEei buruzko foroan parte hartu zuen, eta Pekingo Konferentzian Italiako ordezkaritza ofizialeko kide izan zen. Hizlari gonbidatua hainbat ekitaldi akademiko eta publikotan Mexikon, Ekuadorren, Perun, Brasilen, Argentinan eta Panaman.

Hasierako hitzaldia: feminismoa erradikala bizitza defendatzeko
}

Uztailak 1, osteguna 16:00 - 17:30

STREAMING

Mari Luz Esteban

Mari Luz Esteban Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) gizarte-antropologian irakaslea eta ikertzailea. Unibertsitate berean, Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego-programa eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea koordinatzen ditu.

Biografía

Ikerketa-eremuak honako hauexek dira: generoa, osasuna, gorputza, emozioak eta maitasuna. Hainbat ekimen feministatan parte hartu izan du eta gaur egun. Marienea/Basauriko Emakumeen Etxean eta Euskal Herriko bakegintza arloan aritzen da. Argitalpenen artean hiru liburu hauek nabarmendu daitezke: Edicions Bellaterran argitaratutako Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (2004) eta Crítica del Pensamiento Amoroso (2011),eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe, Susa, 2017). Poesia ere idazten du.

Elkarrizketa Cristina Carrasco Bengoarekin: ikuspegi konplexuak mundu konplexuei aurre egiteko
}

Uztailak 1, osteguna 16:00 - 17:30

STREAMING

Cristina Carrasco Bengoa

Cristina Carrasco Bengoa ekonomista feminista da, Bartzelonako Unibertsitateko ekonomia irakasle erretiratua.

Biografía

Jatorriz txiletarra, gaur egun Chiloé-n bizi da eta bertan parte hartzen du hainbat herri mugimendutan, Curaco de Vélez nekazari eskolan eta CLACSO Ekonomia Feminista Emantzipatzailea sarean besteak beste.

Elkarrizketa Mari Luz Estebanekin: ikuspegi konplexuak mundu konplexuei aurre egiteko
}

Uztailak 2, ostirala 15:30-17:30

STREAMING

Daniela Osorio Cabrera

feminista, irakaslea, ikertzailea. Colectiva Desmadre-ko (amatasun feministen kolektiboa) eta “emakumeak, borroka sozialak eta feminismoak” diziplinarteko espazioko kidea.

Biografía

Ikertzaile, irakasle eta ekintzaile gisa, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eta ekonomia feministaren planteamenduen arteko elkarrizketa sustatu dut, bizitzari eusten dioten sare komunitario eta afektiboak indartzen lagunduz. Elkarrizketa hori, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egindako Psikologia Sozialeko doktoregoan hasi nuen, bertako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren mugimenduan parte hartuz. Gaur egun jarraitzen dut militantzia feministan eta irakasle lanetan Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean.

Mahai ingurua: Tangled ekonomia astintzen dugu: erresistentzia feministaren zeharkaldia lurraldeetatik
}

Uztailak 2, ostirala 15:30-17:30

STREAMING

Miriam Nobre

Activista feminista integrante del SOF –Sempreviva Organizaçao Feminista-kidea.

Biografía

Ekintzaile feminista, SOFeko (Sempreviva Organizaçao Feminista) kidea. Erakunde honetan hezkuntza popularrari buruzko jarduerak burutu dtu, eta Ekonomia Feminista, Agroekologia, Elikadura Burujabetza eta Ekonomia Silidarioaren inguruko ikerketa eta laguntza teknikoa ematen aritu da. 2006-2013 artean Emakumeen Mundu Martxaren Nazioareteko Idazkaritzaren koordinatzailea izan zen.

Mahai ingurua: Tangled ekonomia astintzen dugu: erresistentzia feministaren zeharkaldia lurraldeetatik
}

Uztailak 2, ostirala 15:30-17:30

STREAMING

Etxaldeko emakumeak

Emakume baserritarren talde irekia gara, landa-eremuko eta elikadura-burujabetzaren aldeko emakume militanteak.

Biografía

2015etik hona, gure lanaren zati handi bat elkar ezagutzea, laguntzea, elikagaiak ekoizten dituzten emakume gisa dugun egoerari buruz hausnartzea eta elkarrengana hurbildu eta guztiok bilduko gaituen diskurtso bat eraikitzea izan da.

Gure ametsak bi erronkatan laburbiltzen ditugu: elikadura-burujabetza feminismoaz kutsatu eta feminismoa elikadura-burujabetzazaz kutsatu.

Gure gogoeta eta praktiketatik, eta beste lurralde batzuetako (Via Campesinako emakumeak, indigenak) emakumeen ibilbidea ezagutuz eta partekatuz agroekofeminismoa deritzoguna sortu dugu: etengabe eraikitzen ari den kontzeptua, bizitza erdigunean jartzen duena, eta bizitzaren erdigunean, elikadura.

Mahai ingurua: Tangled ekonomia astintzen dugu: erresistentzia feministaren zeharkaldia lurraldeetatik
}

Uztailak 2, ostirala 15:30-17:30

STREAMING

Etxaldeko emakumeak (Sonia Ingunza)

Nekazaritza eta abeltzaintzako teknikaria.

Biografía

Derrigorrezko hezkuntza amaitzen ez zuten gazteentzako berme sozialeko programetan hezitzaile aritu nintzen gaztetan. Geroztik, familiako baratzetik barazki ekologikoen ekoizpen ekologiko bat muntatzera animatu nintzen eta eskola publiko bateko sukaldari gisa konbinatu dut. LAB sindikatuan lan sindikalerako liberatuta nagoelarik

Mahai ingurua: Tangled ekonomia astintzen dugu: erresistentzia feministaren zeharkaldia lurraldeetatik

Erakunde laguntzaileak

Skip to content